Iraila hasieran ospatuko dira Urduñako Antigua auzoko jaiak. Ohiko ekintzak egongo direla aurreratu dute antolatzaileek. Gastronomia txapelketa, umeentzako jolasak, berbena, afaria eta beste hainbat jarduera egongo dira.
Baina egitarauaren osagai nagusia beste bat da: auzolana. Jaiak antolatzen dituen talde bat dagoen arren, bizilagun guztiek parte hartzen dute ekintzen egikaritzean.
EGITARAU OSOA
Irailak 6, ostirala
17:30 // Joko tradizionalak
19:00 // Buruhandiak
19:30 // Txokolatada
20:00 // Kontzertuak:
Una de dos
Simplemente Iñigo
22:00 // Berbena DJarekin
Irailak 7, larunbata
10:30 // Patata tortila txapelketa
13:30 // Tortilak entregatzea
14:00 // Sari ematea eta tortilen dastatzea
17:30 // Mozorro lehiaketa
19:00 // Tologorri mermeladen dastatzea
22:00 // Auzoko afaria
22:30 // Berbena DJarekin
Irailak 8, igandea
Meza eta hamaiketakoa