Taldeak azaldutakoaren arabera, diskoaren portadak “Casilda beltzaren” irudia erabiltzen du eta emakumeentzako eta Harriet Tubmanentzako (XIX. Mendean afroamerikarren eskubideen alde borroka egin zuen emakume estatubatuarra) omenaldia da.
Taldeak lau urte zeramatzan disko berririk gabe, baina azken urteetan hainbat kontzertu eskaini ditu eta beste abesti batzuk argitaratu dituzte. Horien artean dago 2017an plazaratutako errefuxiatuen aldeko Refugee kanta:
Horrez gain, hainbat sari eskuratu ditu taldeak azken urteetan, Euskal Herrian zein nazioartean.