Nekane Garcia: "Eskulan hezigarriak egiten saiatzen naiz, umeen garapenean onura izango dutenak"

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko mar. 31a, 08:00

Nekane Garcia Madaria urduñarrak egunero igotzen du Facebook sare sozialera haurrekin egiteko eskulan bat. 

Nork ez du maite sorkuntzekin gozatzea? Koronabirusak eragindako larrialdi egoera dela medio, umeekin egiteko eskulanak bildu ditu Nekane Garcia Madaria urduñarrak. Hezigarri izateko helburuarekin proposatzen ditu jarduerak, Aiaraldea hedabideari aitortu dionez: "Betidanik izan dut oso gustuko eskulanak egitea, nire semea jaio zenetik batez ere. Eskulan hezigarriak egiten saiatzen naiz beti, nire semearen garapenean onura izango dutenak. Eta, noski, umearen gustuak kontuan izanda".

Horren adibide da, esaterako, astronauten motxila, "umeak proposatzen dizkit ideiak, bere gustuko gauzekin... Espazioarekin zerikusia dutenak, adibidez". Ildo beretik, munduko bola eta unibertsoa sortu dute konfinamenduan.

Sare sozialetan argitaratu ditu lanetako batzuk, eta arrakasta handia izaten ari dira: "Orain, konfinamenduan gaudenez, seme-alabak dituzten familiak laguntzeko eskulanekin jarraitzea bururatu zitzaidan. Egia esanda, jarraitzaile asko ditut, karkar... Ez nuen inola ere espero". 

Sorkuntza lanak hautatzean, bada beste irizpide bat kontuan hartzen duena: hainbat motatako eskulanak planteatzea, "baina beti etxean ditugun material birziklagarriekin, ahalik eta diru gutxien gastatzeko". Horrez gain, esperimentu eta errezetak ere prestatzen dituzte, kontatu duenez: bizkotxoak, gailetak, xaboi bonbak, etxeko margoak...

Umeekin egiteko proposamenak

  • Itsasontziak hondoratzera jokoa
  • Munduko bola
  • Unibertsoko planeten zintzilikaria
  • Espaziontziak 
  • Kirola egiteko jokoa
  • Leihoak marraztea kristaletarako errotulkiekin
  • Beldurrezko lanpara
  • Txontxongilo antzerkia
  • Lasterketa autoak
  • Etxeko plastilina
  • Hegazkina
  • Puxika aerostatikoa
  • Kanika pista

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide