Xabi Solanoren musika ez da faltako Otxomaio Jaietan, nahiz eta konfinamenduak iraun. Trikitilariak Urduñan bertan jo behar zuen ospakizunetan, baina alarma egoera dela eta, etxetik egin du. Berez, musikariaren emanaldia ikuskizun nagusia zen jaietan.
Dena den, etxetik bada ere, 19:00etan zuzenekoa abiatuko du Instragram bidez. Saioa Otxomaio 2020 irratian eskainiko dute; 107.1 frekuentzian, hain zuzen. Streaming bidez ere entzuteko aukera dago.
Xabi Solanoren ekimena da kontzertua eta Urduñako Udalarekin adostu du erakundeko baliabideak erabilltzea ere zabaltzeko.