Umeen eguna ospatu dute gaur Urduñan. Koronabirusa dela-eta, zeharo egokitu dituzte egitarauko ekintzak, eta etxeetatik gozatzeko moduko jarduerak luzatu ditu Jai Batzordeak.
Arratsaldean, esaterako, Antzina auzoan, Otxomaion, Gernika plazan eta Kintanan aritu dira ume eta gurasoak animatzen Diskotxantxako kideak. Hala, kamioian musika jarrita zenbait kantu, dantza eta jolas proposatu dizkiete leihoetara hurbildutako hiritarrei.