Urduñako Arando Korrikalari Taldeak atzo jakinarazi zuen sare sozialetan aurten ez duela lasterketarik antolatuko. "Ez dugu argi nola antolatu beharko diren kirol lasterketak uda ondoren, eta horregatik erabaki dugu aurtengo Urduña Hiria Herri Krosa edizioa bertan behera uztea", adierazi dute. Iraileko azken asteburuan izan da 15 urtez zita.
Urduñako Elikagai Bankuari emango diote kamiseten salmenta bidez eskuratutako diru guztia
Hala ere, Arandok konpromisoa lasterketatik harago eramatea erabaki du: "Pertsona askorentzat oso momentu zaila izaten ari da. Horregatik, Arandotik kirol proba antolatu ordez kamiseta berezi batzuk jarriko ditugu salgai". Diseinuari arreta berezia jarri diete, "elkartasuna eta ahaleginaren bitartez edozein helmuga lor daitekeela" gogoratzeko. Urduñako Elikagai Bankuari emango diote kamiseten salmenta bidez eskuratutako diru guztia.
"Ziur gaude Urduñarrek zein jarraitzen gaituzuen kirolari guztiek erronka berri honetan lagunduko gaituzuela", erantsi dute.