Bertan behera geratu dira Urduñan udan ospatzekoak ziren ospakizun gehienak. Belandiakoak eta Koroatzekoak soilik mantendu dira. Kalebarriako jaiak ere ospatu nahi zituzten, baina bertako jai batzordeak meza soilik egitea erabaki du azkenean.
Belandiako jaien kasuan, aldiz, antolatzaileek nabarmendu dute ekintza guztiak ez daudela oraindik zehaztuta, eta ez dakitela koronabirusaren pandemiak utziko dien programatutako ekintza guztiak gauzatzen.
KOROATZE JAIAK
Irailak 4, ostirala
19:00 // Kalejira “El trasno” gaita taldearekin
20:30 // Kontzertuak: Iñaki Plaza & Koldo Uriarte eta Amak
Foru plazan
Irailak 5, larunbata
12:30 // Kalejira “El trasno” gaita taldearekin
Irailak 6, igandea
11:00 // Meza nagusia parrokian (aforo mugatuarekin). Internet bidez ere emitituko da ekitaldia.
12:30 // Kalejira Santa Zezilia Bandarekin
Hiriko kaleak girotzen arituko dira
BELANDIAKO JAIAK
Urriak 3, larunbata
19:00 // Bideo-foruma: “Gorobelgo artzaintza”
Enrique Arberasekin, elizan
Urriak 4, igandea
10:00-12:00 //Belandiako V. martxa historiko-kulturala
12:00-13:00 // Emakumeen abesbatzaren emanaldia
13:00 // Meza
Urriak 5, astelehena
13:00 // Hildakoen omenezko meza