Aiaraldean egon da asteburuan Saydi Lubanzadio Aldama dantzari laudioarra. Urduñan sortu berri den animalien aterpea bisitatu eta proiektua laguntzeko deia luzatu du bere Instagram kontuaren bidez (40.000 jarraitzaile baino gehiago ditu sare sozial horretan). "Boluntario beharra dute aterpean. Ederra izango litzateke Araba edo Bizkaian bizi bazarete bertara joan eta laguntzea edo dohaintzan zeozer ematea", adierazi du Lubanzadiok.
Lola Indigo talde ezagunean buru-belarri sartuta dago laudioarra. Uztailaren amaieran aurkeztu zuten abesti eta bideoklip berria Rvfv-rekin batera eta sei milioi bisitako langa gainditu du ikus-entzunezkoak:
Orain, aldiz, kontzertuak eskaintzeari ekin diote. Larunbatean -abuztuak 29- Iruñean egongo dira, Nafarroa Arenan.