BIDAIA KRONIKA

Urduñatik Finisterrera tandemean egin du Santiago Bidea Javier Irabienek AEFAT laguntzeko

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko urr. 14a, 17:00

Ostiraletik astelehenera osatu dute Santiagoko Bidea Javi Irabienek, Xabier Irabienek eta Beñat Martinek. Familia bereko hiru belaunaldik gauzatu dute elkartasun ekimena. Momentuz, 2010€ bildu dituzte ataxia telangiektasia ikertzen laguntzeko.

"Lau egunetan iritsi gara Santiagoko Bide solidarioa egitera, AEFAT elkartearen bidez. Beraiei eskaintzen diegu ekimena", azaldu du Javi Irabienek sare sozialetan zintzilikatutako bideoan. Adarra joaz eman zion amaiera zirkuituari.

Semea eta bilobarekin osatu du zeharkaldia, Aiaraldea Hedabideak eginiko elkarrizketan kontatu zuenez. 661 kilometro utzi dituzte atzean guztira, Finisterrera iristeko. Helburua, ordea, Ataxia telangiektasia gaixotasuna ikertzeko dirua biltzea izan da.

661 kilometro egin dituzte tandem gainean Urduñatik Finisterrera Javi Irabienek, Xabier Irabienek eta Beñat Martinek. Familia bereko 3 belaunaldi dira

Lehenbiziko etapa izan zen luzeena, 204 kilometro egin baizituzten tandemean partaideek. Ondorengoak ere ez dira makalak izan, baina energiaz egin diote aurre erronkari, ibilbidean zehar kontatu dutenez. "Eskerrik asko honaino emandako laguntzagatik, eta espero dugu laguntzen jarraitzea", zioen Javier Irabienek 1.270 metroko portua igo ostean, esaterako.

"AEFATekin elkartasuna adierazi nahiak ekarri gaitu honaino", azpimarratu zuen abenturaren amaieran urduñarrak. "Gaixotasunak ikertzeko dirua eta babesa behar dutenei" eskaini zien lorpena, baita bidelagun izan dituzten lagun eta senideei ere. 

Gaur-gaurkoz, 2.010€ bildu dituzte AEFAT elkartearentzat. Dohaitzak egiteko aukera, ordea, zabalik dago oraindik, 661kilometrosentandem atarian.

Argazkiak: Lurdes Cuadra, Javi Irabien, Xabier Irabien eta Beñat Martin

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide