Urduñako Udalak, Euskaraldiaren baitan kirol elkarte eta zaleei bideratutako tailerra eskainiko du bihar, osteguna. 18:00etan izango da hitzordua Alondegian. Koronabirusak eragindako pandemia medio, euskararen erabilera mugatu egin da zenbait familietan, eskola eta kirol jardueren etetea medio. Deialdia kirol elkarteei egin bazaie ere, bestelako norbanako eta eragileek ere izango dute parte hartzeko aukera.
Euskara hainbat balio eta esparruetan hezteko tresna gisa ulertzea izango da helburu nagusia
Izan ere, esparru ez formaletan euskaraz aritzearen onurak izango ditu hizpide ordubeteko saioak, eta Ahobizi zein Belarriprestek euskara hainbat balio eta esparrutan hezteko tresna gisa ulertzea izango da helburu nagusia, antolatzaileek zehaztu dutenez. Hala, egunerokoan errealitate erdaldunetan ematen diren egoerak aztertuko dira, eta harreman horietan euskara modu erakargarri batean txertatzeko baliabideak eskainiko dira.
Tailerrean parte hartzeko ez da aurrez izenik eman behar, baina derrigorrezkoa izango da osasun eta segurtasun neurriak errespetatzea. Biharkoa izango da Euskaraldiko egitarauko lehenbiziko ekintza, baina jarduera gehiago egongo dira Urduñan datozen egunetan: