Egitarau oparoa prestatu du Urduñako Udalak abenduko lehen astebururako. Zubia dela-eta, hiru egunetarako jarduera sorta luzatu zieten herritarrei. Horietako batzuk bildu dituzte iruditan.
Eguraldia lagun izan ez badute ere, tokiko historiaz, kirolaz eta kulturaz gozatzeko paradarik ez da falta izan. Horren adibide dira 1980ko hamarkadako tebeoteka, Urduñako merkatarien historiari buruzko kontakizunen bisita, txakolindegia ezagutzeko aukera edota parapentean ibiltzeko hastapenen saioa. Horrez gain, Pitch & putt zelaian kirol hori probatzeko modua izan dute, aurrez izena emanda.
Urduñako Turismo Bulegoak ekimenaren balorazio positiboa egin du sare sozialetan: "Eskerrik asko Urduñako guztioi ate irekietako ekintzetan parte hartzeagatik. Hemen uzten dizkiziegu ekintzetako argazki batzuk. Ez ahaztu oraindik denbora duzuela argazkiak @ORDUNATURISMO instagramera #ZUBIAURDUÑAN erabiliz bidaltzeko, ostiralean egingo den loteen zozketarako".