Urrats berria eman dute Urduñako auzolan dinamikan

Txabi Alvarado Bañares 2021ko uzt. 1a, 07:04

Herri Eskolako jolasgunea berritu zuten Auzolan lantaldeko kideak larunbatean, hainbat gurasorekin batera. 

Auzolan eguna egin zuten iragan larunbatean Urduñako Herri Ikastetxean, hiriko Auzolan lantaldeak deituta. Bizilagun ugari batu ziren, eta hainbat lan egin zituzten denen artean. "Negutegia kendu egin genuen lehenbizi. Ondoren, kolunpioen mantenua burutu genuen: lijatu eta barnizatu", azaldu du Eneko Calejero Beldarrainek. Lorategian zeuden egurrezko mahai batzuk kendu eta berritu zituzten baita, eta lurrean margotuta dauden jokoak berriz koloreztatu zituzten. 

Aurreko auzolanean hasitako amaitzeko ere baliatu zuten eguna. "Foru plazako bankuak kendu genituen, lijatu eta barnizatzeko, eta berriro muntatu genituen larunbatean", azaldu du Auzolan lan-taldeko kideak. 

Ohiko parte hartzaileez gain, guraso ugari ere bertaratu ziren laguntzera. Balorazioa, beraz, "oso ona" da, Calejeroren ustez. "Jende asko bertaratu zen gurekin lan egitera. Eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratu ziren guztiei, oso lan ona egin baitzuten".

Udan, geldialdia

Udan geldiadia egiteko asmoa dute lan-taldeko kideek. "Irailean hasiko gara berriro, ibaiaren garbiketarekin, urtero bezala". 

Urte hasieran berraktibatu zen Urduñako Auzolan taldea. Udaberrian ekin zioten lanari, eta hilero auzolan bat egin dute ordutik hona: 

Argazkiak: Urduñako Auzolan lantaldea

Erlazionatuak

Auzolana lanabes, hiria hobetzea ipar

Txabi Alvarado Bañares 2021 eka 04 Urduña

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide