Foro batekin abiatu zuten programa ostiralean. Euskadiko arte eszenikoetan berdintasuna lortzeko gogoetak izan zituzten hizpide Alondegian. Ondoren Lo que me sale de la concha antzezlanaz gozatzeko aukera egon zen Andra Mari plazan.
Larunbatean, aldiz, goizetik iluntzera arte luzatu zen egitaraua. Hainbat antzezlan taularatu zituzten, hiriko zenbait txoko oholtza bilakatuta. Las Lentejas taldearen kontzertuarekin amaitu zuten jaialdia, zezen plazan.
Argazkiak: Urduñako Udala, Antonio Muñoz eta Samuel Pasandin