Bertan behera geratu da Santiago erromeria eta egun horretan antolatu ohi diren ekitaldiak. Hala jakinarazi du Urduñako Udalak. Jende pilaketak saihesteko hartu dute erabakia, COVID-19aren kutsatzeak ekiditeko. “Datorren urtean, baldintzarik onenetan, erromeria hau berriro ere ospatzea espero dugu”, adierazi du tokiko erakundeak.
Mendizaleentzako oharra
Ostiralean zen ospatzekoa erromeria, Santiago Egunaren testuinguruan. Txarlazo mendira igotzeko ohitura dute hainbat herritarrek. Hori dela eta, ohar bateratua plazaratu dute Urduña eta Villalba de Losako udalek. “Izan ere, ekainean Txarlazo mendiko Antzinako Andra Mariren eskultura arrakalatu eta hainbat hormigoizko bloke erori ziren”, ohartarazi dute, “egoera horren aurrean ingurua hesitu da, egonkortze lanak gauzatu eta bisitarien segurtasuna bermatzeko”.