Badira 9 urte baino gehiago Urduñako Gaztetxea ireki zenetik, eta urte guzti hauetan herriari zuzendutako ehunaka ekintza burutu dira bertan: kontzertuak, bertso-saioak, hitzaldiak... “Gaztetxea herritik eta herriarentzat sortu, eraiki eta ireki zen ideia utopikoetatik atera eta errealitatera salto eginez”. Hala dio Urduñako Gazte Asanbladak zabaldutako oharrak. Baina, zoritxarrez, eraikinaren egoera ikusita, bertako jarduna eten behar izan dute.
Urduñako Gazte Asanbladako kideek hasieratik zekiten eraikinaren egoera ez zela egokia, arazo estrukturalak zituelako. Hala ere, “jende askoren lan eta izerdiz” lortu zuten denbora luzez arriskurik gabeko Urduñako gazteentzako bilgunea eskaintzea. Baina orain okerrera egin du eraikinaren egoerak, eta segurtasun arazo larria suposatzen du, bai Gaztetxearen erabiltzaileentzako zein kaleko oinezkoentzako.
Gaztetxetik argi utzi nahi dute ez dutela egoera hau bukaeratzat hartzen, “ikuspuntu eta aukera berriak zabaltzeko aukera” bezala baizik.
Hirian zehar zabaldu dute oharra herritarrak informatzeko:
2021ko martxoaren 25ean okupatu zen orain arte Urduñako Gaztetxea izan den eraikina. Auzolan ugari egin zituzten gazteek lehen urtetan, espazioa atondu ahal izateko:
Indusketa arkeologikoak egin zituzten eraikinean 2014, gazte asanbladako kideen ekimenez. XVII. edo XVIII. mendeko isurbide bat topatu zuten, besteak beste.