Aurten, iaz bezala, UrduFolk jaialdia pandemiara egokitu da, eta ondorioz, egun bakarrean ospatuko da, irailaren 4an. Eskola Publikoko patioan hiru kontzertu eskainiko dira, eta kontzertu txikiak antolatuko dituzte Foru Plazan, Gran Vian, Gernika Plazan eta Juan de Garay auzoan.
Eskola publikoko patioan egongo diren hiru kontzertuak hurrengoak izango dira: El Trasno, Joseba Tapia eta Faltriqueira, 19:30etik aurrera. Bestalde, El Trasno Asturiaseko gaita bandak emango ditu gainerako kontzertu txikiak, 13:00etatik aurrera.
Aurreko edizioan bezala, Covid19aren aurkako segurtasun neurriak hartuko dira: gehiegizko edukiera, segurtasun distantzia, maskararen erabilera... baina berrikuntza moduan, osasun-egoerari egokitutako txosna zerbitzua egongo da aurten.
Sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik eskuratu beharra dago, gehiegizko edukiera dela eta.
Izen-ematea
Gaur -abuztuak 30- hasi da izena emateko epea, eta irailaren 3an itxiko da. Online egiteko, https://labur.eus/Urdufolk2021 web orrian dagoen galdetegia bete baino ez da egin behar. Bestalde, modu presentzialean egiteko, Alondegian izango da, irailaren 1etik 3ra. Bertan sarrerak jasotzeko aukera egongo da. Leku librerik geratzekotan, jaialdiaren egunean bertan eskuratu ahal izango da sarrera, eskolako patioan.