Espainiako J. R. R. Tolkien Elkartea Urduñan egongo da zubi osoan. Hain zuzen, gaur 17:00etan abiatu dituzte jardunaldiak. Egitaraua Andra Mari Ikastetxean izango da eta ekintza andana aurreikusi dituzte antolatzaileek.
Zehazki, Urduña hautatu dute landa eremuan kokatuta dagoelako eta Tolkienen hainbat testutan agertzen diren tokiekin antza duelako.
Ekintzei dagokienez, denetarik egongo da: irakurketak, kontzertuak, mahai jokoak, ibilaldiak naturan, azokak, kikarak margotzeko tailerrak, orkoen olinpiadak...
Interesdunek hemen ikus dezakete egitarau osoa.
Iaz egingo zituzten jardunaldiak Aiaraldeko hirian, baina azkenean bertan behera utzi zuten ekimena.