Paco Etxebarria eta Lourdes Herrasti buru zuen lantaldeak iltzeak eta hilkutxen zurezko hondakinak aurkitu zituen indusketetan, baina ez zuten beste hondarrik topatu.
Hala ere, banakako ehorzketak egon zirela egiaztatu zen, eta horien gorpuzkiak uneren batean beste leku batera eraman zirela. Dena den, momentuz, ez dakite horiek espetxeko biktimekin bat datozen edo bestelako lagunenak ziren.
Hori ez da izan Aranzadi Zientzia Elkarteak egindako lehen lana Urduñako hilerrian. Izan ere, 2014an beste kanpaina bat burutu zuten eta 14 pertsonen hezurrak aurkitu zituzten, Frankismoaren errepresioaren biktimenak, hain zuzen. Horren ostean, Urduñako Udalak konpromisoa hartu zuen egitasmoarekin jarraitzeko.