Hain zuzen, kulturartekotasuna izango da aurtengo jardunaldien ardatz nagusietako bat. Udalak nabarmendu duenez, 39 jatorri baino gehiago pertsona bizi dira Urduñan. Gauzak hala, aniztasun hori guztia azaleratzera bideratuko dituzte jardunaldiak.
Hauek dira urrian zehar hirian egingo diren beste ekintzak:
MUNDUKO MUSIKAK URDUÑAN
Urriaren 16an, larunbatean, 17:00etatik 18:30era. Familia Sakratua elizan (Txefos).
Gospela, ijito gitarra eta kantua, Andeetako soinuak eta tinbal berbereak.
URDUÑAKO KOMUNITATEAK: BIZIPEN-ONDAREA
Urriaren 14an, ostegunean, 19:00etan. Alondegian.
ADRAtan elkarteak gidatutako hitzaldi-solasaldia.
URDUÑA IRISGARRI!
Urriaren 23an, larunbatean, 11:00etan eta 13 00etan. Turismo Bulegoak antolatuta.
Ikusmen-, kognizio- edo entzumen-zailtasunak dituzten pertsonentzako bisita gidatua.
Argazkiak: Antonio Muñoz