Auzolana egin dute gaur Urduñako Jai Alai udal pilotalekuan. Frontoiko barandak eta hormak margotu dituzte, eta kanpoaldeko horma ere garbitu dute, armiarma-sarez beteta zegoelako.
Auzolan taldeko kideek positiboki baloratu dute eginiko lana, nahiz eta ez dien denborarik eman aurreikusitako guztia egiteko. "Hamar lagun bildu gara eta giro ona egon da", adierazi du taldeko kidea den Eneko Calejero Beldarrainek.
Hurrengo urratsak
Calejerok azaldu du oraindik ez dutela zehaztu non egingo duten datorren hilabeteko auzolana, baina aurreratu du Lanbide Heziketako eraikina atondu nahiko luketela, bertako kultur elkarteko kideekin elkarlanean. "Hala ere, oraindik ez dago ezer zehaztuta. Azaro erdialdean egingo dugu bilera eta bertan adostuko dugu zer egin".
Urtebeteko ibilbidea
Urte hasieran aktibatu zen berriro Urduñako Auzolan taldea. Udaberrian hasi ziren martxan, eta ordutik hona hainbat ekimen egin dituzte. Hilero egiten dute bilera irekia eta bertan erabakitzen dute hilabete horretan zer egin:
Argazkiak: Urduñako Auzolan taldea