Kultur sorkuntza Aiaraldean

Fernando Moleres argazkilari urduñarraren erakusketa ikusgai Bilboko Metroan

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko aza. 4a, 11:06

Zazpikaleak metro geltokian daude Fernando Moleresen argazkiak ikusgai. / Bilboko Udala

Glasgowko COP26 goi bileraren testuinguruan, klima aldaketa ardatz, Fernando Moleres argazkilari urduñarraren erakusketa inauguratu dute. Bilboko Metroan kokatu dute argazki bilduma, eta poloen urtzea du hizpide.

Nazioarteko estatuburuak bildu ditu Eskoziako Glasgow hirian burutzen ari den COP26 goi bilerak. Bilkurak klima larrialdiari erantzuteko konpromisoak bilatzea du helburu. Testuinguru horretan, Bilboko Udalak, Fernando Moleres argazkilari urduñarraren argazki erakusketa antolatu du Bilboko Metroan.

Melting landscapes da Moleresen lana; eta negutegi efektua areagotzen duten gas emisioek mehatxatutako paisaia izoztuak ditu ardatz

Melting landscapes da Moleresen lana; eta negutegi efektua areagotzen duten gas emisioek mehatxatutako paisaia izoztuak ditu ardatz. Poloen urtzeak mundu mailan duen eragina erakutsi nahi izan du urduñarrak. Argazkiak 2020ko otsailean eta martxoan atera zituen, Groenlandian eta Islandian, besteak beste. Esteka honetan ikus daitezke irudiak.

Erakusketa azaroaren 15era arte egongo da ikusgai Zazpikaleak metro geltokian.

 Fernaando Moleresek nazioarteko sari ugari irabazi ditu, besteak beste, Sierra Leonako adingabe espetxeratuen inguruan edota umeen esplotazioaren inguruan egindako lanengatik. Hain zuzen ere, umeen esplotazioaren inguruko argazki erakusketa inauguratu dute berriki Urduña Hiria Museoan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide