Kaitin Allende umoregileak bakarrizketa eskaini zuen iragan ostiralean -azaroak 12- Urduñako Mugalde elkartean. Kazetaria da ogibidez Allende, baina azken urtean bakarrizketetara egin du jauzi. Dagoeneko hainbat emanaldi eskaini ditu eskualdean, tartean Okondon eta Faktorian.
Uztailetik hasita, ostiralero ikuskizun bat antolatu du herriko tabernak, 'Mugalde Kultura' egitasmoaren barruan. Solasaldiak, antzerkia, kontzertuak... orotariko eskaintza plazaratu dute orain arte.
Argazkiak: Mugalde elkartea