Athletic Clubarekin Arbieton berdindu eta gero, CD Orduñako jokalariek helburu argia jarri zuten: Bizkaiko 1. mailara igotzeko promozioan egotea. Bere multzoko ligaxka amaituta, lehen bost sailkatuen artean agertzea lortu dute eta horrela egingo dute.
Bidea, ordea, ez da erraza izan. Arbieto euren gotorlekua izan ostean, 1-3 galdu zuten etxean urtarrilaren erdialdean Basauriko Kimuak klubaren kontra eta horrek behartu zituen euren markak hobetzera Urduñatik urrun.
Zorionez, urduñarrek 0-10 irabazi zuten kanpoan, Ibaiondo menpe hartuta, eta etxeko bi partidetan ez zuten kale egin. Inter Zogorri aise gainditu zuten 11-0 irabazita eta azkenengo jardunaldian 2-1 gailendu ziren Mungiaren aurka.
Esan bezala, orain promozio igoera izango dute eta Bizkaiko 2. mailako beste multzoko lehen bost sailkatuak izango dituzte aurrez aurre. 3 talde igoko dira guztira.