Auzolana egin zuten asteburuan Urduñan. Dozenaka lagun bertaratu ziren Txarlazoko magalera, eta 12 zuhaitz landatu zituzten guztira. La Mesa del Arbol elkarteak proposatu zuen ekimena, eta Urduñako Auzolan lantaldearengana jo zuen horretarako. "Elkarte hori sortu berri da, eta hau izan da bere lehen ekintza", azaldu dute Auzolan lantaldeko kideek. "Oso esperientzia polita" izan zela nabarmendu dute, "jende asko animatun zen eta asko ikasi genuen".
Iaz jarri zen abian Auzolan lantaldea. Dinamika sinplea du: hilero batzen dira, eta hurrengo hilabetean hirian zer auzolan egin zehazten dute. "Une honetan ez dugu proiektu zehatzik esku artean. Martxoaren amaieran biltzea espero dugu, eta bertan zehaztuko dugu zer egin".
Argazkiak: Urduñako Auzolan Lantaldea