Goizean hasi dute Urduñan martxoaren 8ko ospakizun segida. Egun osoko egitaraua prestatu du Parekidetasun Batzordeak berdintasuna eta feminismoa aldarrikatzeko. Egunaren lehen txanpan nagusiak izan dira nagusi, Izaskun del Cerro bizilagunaren dantza saioa izan baitute frontoian.
Arratsaldean, aldiz, Foru plaza izan da programazioaren lekuko. 17:00etan txokolate jana eskaini dute, eta segidan bingo feminista egon da. Hala, ikuspegi feministadun euskarazko kantekin aritu dira jolasean bertaratutako hamarnaka lagun.
Gainera, Aiaraldeko Mugimendu Feministaren historiari buruzko erakusketa jarri dute bainuetxeko arkupeetan, Bor-bor elkartearen eskutik. Horrez gain, pankarta eusteko txanda maratoia antolatu dute: 15 minuturo pertsona talde desberdin batek heldu du aldarri mezua. Iluntzean, Kaittin Allende bakarlariaren emanaldia egon da bainuetxean.
Argazkiak: Izar Mendiguren Cosgaya, Irati Mendiguren Cosgaya eta Antonio Muñoz