Ekintzaz lepo hasi du urtea Urduñako Txarlazo Mendi Taldeak. Asteburuetako txangoei, bestelako dinamikak gehitu dizkiete. Esaterako, larunbatean, Txarlazo Eskalada Taldearen aurkezpena egingo dute hirian, boulderraren proiektuaren berri emateko. Horrez gain, udaberriko txangoak antolatuko dituzte datozen asteetan, belaunaldi berrien artean -familia giroan, batik bat- mendizaletasuna sustatzeko. Guztira, 4 ibilaldi aurreikusi dituzte.
Bestalde, asteburutako txangoekin jarraitzeko asmoa dute. Hurrengo hitzordua martxoaren 27an izango da:

Argazkiak: Txarlazo Mendi Taldea