Urduñarrek motorrak berotzeari ekin diote aurtengo Otxomaio jaiei begira. Kartel lehiaketako irabazleak iragarri dituzte dagoeneko. Yolanda Remirez de Ganuza Ramosek irabazi du norgehiagoka. Gauzak hala, berak eginiko kartela izango da aurtengo jaien ikur grafikoa.
Gainontzeko irabazleak hauek izan dira:
- GAZTEEN KATEGORIA: Eneko Alava Remírez de Ganuza
- UMEEN KATEGORIA: Edurne García Cachadiña
- UMEEN KATEGORIA: Izar Orueta Santofimia
- KIMUEN KATEGORIA: Itsaso Alava Remirez de Ganuza
- KIMUEN KATEGORIA: Nora Marañón Noria
Lehiaketara aurkeztutako obra guztiak ikusgai egongo dira Alondegian, hilaren 13ra arte.
Horrez gain, Otxomaioei lotutako beste kontu bat ere plazaratu du udalak: kaleko salmenta-merkatuan postuak jartzeko eta parte hartzeko oinarri arautzaileak. Hemen kontsultatu daitezke.