Tren bateko leiho bat hautsita agertu da gaur gauean Urduñan. Hala azaldu diote Renfeko langileek Aiaraldea Komunikabideari.
Ez da kasu isolatu bat. Iaz ere antzeko gertaerak jazo ziren Bilbo eta Urduña arteko linean. Ezezagun batzuek kristalak hautsi eta serelekuak bota zituzten leihoetatik.
Sindikatuek segurtasun faltari egotzi zioten gertatutakoa. Euren ustez, trenak zaintza gabe daude denbora luzez, eta horrek erraztu egiten du horrelakoak gertatzea.
