Hiru haur ukrainar iritsi dira Urduñara, hainbat herritarren laguntzari esker

Txabi Alvarado Bañares 2022ko api. 27a, 17:39

Larunbatean iritsitako haurrak eta harrera egin dieten familiak, talde argazki batean. / Maite Garcia Riobo

Janire Larrazabal eta Karmele Gonzalezen etxeetan geratuko dira denboraldi baterako. 

Iragan asteko ostegunean atera ziren Ivan, Nastya eta Sasha Ukrainako Ivankiv hiritik, eta larunbatean iritsi ziren Urduñara. “Janire Larrazabal eta Karmele Gonzalezen etxeetan biziko dira denboraldi batez”, azaldu du Maite Garcia Riobok, “otsailaren 24an Errusiak Ukraina inbaditu zuenean, Urduñako hainbat familiaren bihotzak uzkurtu ziren, Janire eta Karmelenena batez ere. Bi bizilagun horiek Ivan eta Nastya hartzen dituzten uda guztietan euren etxeetan”. 

Gauzak hala, gerra hasi zenean, bi emakumeek “bide konplexu” bat hasi zuten haurrak Urduñara ekartzeko. Baina ez dira bakarrik egon. Chernobil Elkartearen eta Javier Alcalderen (Lama Shanaan) laguntza izan dute. “Azken honek ekarpen ekonomiko garrantzitsua egin du”, nabarmendu du Maite Garcia Riobok. 

Iridologo urduñarra ere batu zen elkartasun ekimenera. Cocktail de vida liburua plazaratu zuen iaz, eta lan horren aurkezpen bira atondu du orain. Azaldu duenez, Ukrainara laguntza humanitarioa bidaltzera bideratuko du biltzen duen diru guztia. 

Ez dira aurkezpen hutsak egitera mugatzen ari. “Miren Zubiagak, Urduñako arte irakasleak, aurpegi-margoketa solidarioa egingo du, haur zein helduentzat”, azaldu du Garciak, “Maiur eta Eihar, 6 eta 7 urteko urduñarrak, euren alea jartzen ari dira, eskuoihalekin eginiko hartz solidarioak salduz liburuaren aurkezpenetan. Biltzen duten dirua Nastya eta Ivanen senideei bidaltzen diete”. 

Izaro Mellado gaztea ere batu da ekimenera, bere kabuz eginiko eskumuturrekoak salduz. Garciak nabarmendu du elkartasunak ez duela adinik, “gizakia sortzez delako solidarioa”. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide