HUNTZA

“Zirrara berezia sortzen digu Urduñako kontzertuak"

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko mai. 4a, 17:49

DJ Bullekin batera arituko da Huntza taldea maiatzaren 6an Urduñan. / Aiaraldea.eus

HUNTZA TALDEA Foru Plazako oholtza astintzeko prest da. Maiatzaren 7an kontzertua eskainiko dute, lehenengo aldiz urduñan. Azaroan kaleratu zuten estudioko hirugarren lana, eta hau aurkezteko biran murgilduta daude. Aiaraldea komunikabideak suitzatik bueltan harrapatu ditu taldekideak, eta otxomaioetarako prest dauden galdetu die.

Urduñako Otxomaio jaietan arituko zarete datorren maiatzaren 7an. Gogotsu zaudete? Zer eskainiko duzue kontzertuan?

Urduñan oraindik izan gabeak gara, beraz, gogotsu gaude. Disko berriarekin gatoz gainera. 

Errepertorio berri hau Euskal Herriko plazetan jotzeko aukera handirik ez dugu eduki oraindik eta alde horretatik zirrara berezi bat sortzen digu kontzertu honek.

Bira batean murgilduta zaudete buru belarri eta hainbat herrialde bisitatuko dituzue, tartean Suitza. Nolakoa da berriro ere aretoak lepo ikustea eta publikoaren berotasuna sentitzea?

Ikaragarria. Gezurra ematen duen arren, bi urtez egon gara festarik eta lege-zaharreko musika kontzerturik gabe.  Beraz, ilusio handiz eta pilak ondo kargatuta ekin diogu udaberri honi.

Bi urteren ostean, bueltan dira herrietako jaiak. Nola bizi duzue berriro Euskal Herriko plazetara bueltatzea?

Herriko plaza zaleak gara, beraz hau ere ilusio handiz.

Nola bizi izan dituzue pandemiak jotako azken bi urte hauek?

Denoi antzera luze egin zaizkigu urte hauek. Gustoko formatuan kontzerturik ezin egin, kontzertuen aitzakian bazterrak ezin ikusi... 
Baina beno, beste zeregin batzuei denbora eskeintzeko aukera ere eman digu pandemiak. Besteak beste, diska berria bertan sortu zen.

Azaroan azken lana aurkeztu zenuten: 'Ezin ezer espero'. Disko horrekin eraldaketa eta aurrerapauso handiak egin ditu taldeak, baduzue proiektu berririk esku artean?

Aurten gure estudioko hirugarren lan berriarekin gatoz, 'Ezin ezer espero'. Pablo Novoaren gidaritzapean gure esentzia galdu gabe doinu intimoagoetan murgildu gara bertan, Doctor Prats, Julieta Venegas eta Ekaitz Goikoetxea bidelagun hartuta, besteak beste. 
Aurtengo urtera begira, diskoa zuzenean aurkezten jarraituko dugu burubelarri.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide