Goizean goizetik giro jendetsu eta bizia egon da gaur Urduñan. Dozenaka bizilagunek hartu dute Foru plaza, tortilla eta paella txapelketetan parte hartzeko. Eguraldia lagun izan dute parte hartzaileek. Su-txikien artean igaro dute goiza, lagun zein familiartean, Santa Zezilia musika bandak hiriko kaleak alaitzen zituen bitartean.
Eguerdian entregatu dituzte plater eta kazolak, eta arratsaldeko lehen orduan jakinarazi dituzte irabazleak:
Tortilla Txapelketako sailkapenak
Helduen kategoria
1. Libe del Cerro
2. Iñaki Kormenzana
14 urte baino gehiagoko gazteen kategoria
1. Las Avelinas
2. Alaitz Nograro
14 urte baino gutxiagokoen kategoria
1. Araitz Urkijo
2. Tribu Txiki
Paella Txapelketako sailkapenak
1. Elena de Torre
2. Libe del Cerro
3. Zaloa del Campo
4. Andoni Glez
Argazkiak: Antonio Muñoz eta Txabi Alvarado