Gernika plazan egin du Mugalde Kultur Elkarteak otxomaiotako herri bazkaria. Ohi gisa, hiriko festetako bigarren larunbatean jarri dute hitzordua, eta jendez bete dira plaza horretako arkupe guztiak. Arrakasta ziurtatua zegoen: herri bazkariko txartelak salgai jarri ziren egunean bertan agortu ziren 500 sarrerak, ordu erdian.
14:30ean jai eta lagun giroa nagusi ziren Gernika plazan. Arkupe guztiak bete dituzte mahai eta aulkiekin, eta giro ederrean indarberritu dira bertaratutako herritar guztiak.