Igandea ez zuten atsedenerako egun soil bilakatu atzo Urduñan. Hiriko jaiak izanik, makina bat ekintza egon ziren goizetik gauera arte. Goizean Saratxo izan zen protagonista, ohiko agintarien desfile eta ekitaldiarekin. Gainera, lehenbiziko putxera lehiaketa antolatu zuten, eta Foru plazan Taberna ibiltaria taldearen emanaldia ere izan zen.
Ohiturei eutsiz, Bihotza erre ostean, piloian bainatu ziren zenbait bizilagun
Arratsaldean, aldiz, Puro Relajoren rantxera doinuek dantzan jarri zituzten zale guztiak. Jendetza batu zen erdigunean arratsalde osoan zehar, ahalik eta Deabru Beltzen ikuskizunak festak sutan urtu arte.

Bihotzaren erreketari ekin zioten segidan. Baina, horren aurretik, Erauntsi dantza taldearen bi piezez gozatzeko aukera izan zuten bertaratutako guztiek. Ohiturari jarraiki, piloian bainatu ziren zenbait bizilagun ondoren.
Horrenbestez, 2022ko Otxomaio jaiak agurtuta, 2023ko maiatza arte itxaron beharko dute urduñarrek Bihotzari berriro ongietorria emateko.
