Ekainaren 24an eta 25ean egingo dute Festi AEFAT jaialdiaren I. edizioa. Ataxia-telangiectasia gaixotasuna ikertzeko dirua biltzeko asmoz egingo da jaia eta hainbat babesle izango ditu, Urduña, Amurrio eta Ugaoko udalak, besteak beste. Reincidentes, En Tol Sarmiento eta Modus Operandi taldeek joko dute Urduñako autokarabanen aparkalekuan atondu duten jai-eremuan.
Musikaz gain, bestelako ekintzak ere prestatu dituzte asteburua elkartasunez girotzeko: kalejirak, tortilla lehiaketa, haurrentzako jolasak...
Lau sarrera bikoitz
Aiaraldea Komunikabideak kontzertuetara joateko lau sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean. Hemen eman daiteke zozketan parte hartzeko izena. Irabazleen izenak ekainaren 24an iragarriko dira, 12:00etan.