Urduñako auzoetan ere ari da festa gogoa berpizten. Pandemiak eragindako bi urteko etenaren ostean, auzokideen elkargune bilakatuko dira berriro ere abuztu eta iraileko ospakizunak.
Asteburu bete ekintza
Antigua auzoan irailaren 8tik 10era ospatuko dituzte jaiak, eta bertako jai batzordeko kideek egitarau oparoa prestatu dute herritarrak elkartzeko asmoarekin. Txupinazoa irailaren 9ko arratsaldean jaurtiko duten arren, aurreko egunetik igarriko da jai-giroa La Antiguan, ostegun eguerdiko kanpai dangada eta hamaiketakoarekin.
Ekintza gehienak irailaren 10ean egingo dituzte, larunbatean. Goizean goiz mendi ibilaldia egingo dute, baita tortilla lehiaketa ere. Auzokide guztiek batera bazkalduko dute 15:00etan, eta haur zein nagusientzako ekintzak egongo dira arratsaldean. Gauean DJ Ra-k 03:00ak arte luzatuko du musika, ordu horretan berakatz zopa janaz eta saldutako boletoen zozketa eginez, agurtuko dituzte 2022ko jaiak.
EGITARAU OSOA
09.08 OSTEGUNA
12:30 // KANPAI DANGADA
13:00 // MEZA NAGUSIA eta HAMAIKETAKOA
Antzinako Amaren Santutegia
09.09 OSTIRALA
17:30 // TXUPINAZOA
18:00 // HAURRENTZAKO JOLASAK
20:00 // TXOKOLATADA
22:00 // BERBENA
09.10 LARUNBATA
10:00 // MENDI MARTXA
11:00 // TORTILLA LEHIAKETA
13:00 // Tortillen AURKEZPENA eta EPAIMAHAIAREN ERABAKIA
15:00 // AUZO BAZKARIA
17:00 // BRISKA TXAPELKETA
17:30 // Haurrentzako JOLAS PARKEA
20:00 // DANTZALDIA atzoko gazteentzat
22:30 // DJ RA
03:00 // BERAKATZ ZOPA jana eta ZOZKETA