Gaur jaurtiko dute Urduñako Antigua auzoko jaietako txupinazoa, 17:30ean. Auzokideek, ordea, atzo heldu zieten ospakizunei; kanpai dangada, meza nagusia eta hamaiketakoarekin.
Irailaren 10era arte luzatuko dira ospakizunak. Hain zuzen ere, egun horretan pilatuko dute egitarauaren zatirik handiena. Goizean goiz mendi ibilaldia egingo dute, baita tortilla lehiaketa ere. Auzokide guztiek batera bazkalduko dute 15:00etan, eta haur zein nagusientzako ekintzak egongo dira arratsaldean.
Gauean DJ Rak 03:00ak arte luzatuko du musika emanaldia. Ordu horretan agurtuko dituzte jaiak, berakatz zopa janaz eta saldutako boletoen zozketa eginda.
Argazkiak: Manu Mier