URDUÑAKO MENDI LASTERKETA

"Aurtengoa itzela izango da, hilabete falta da eta 10 dortsal baino ez dira geratzen"

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko urr. 15a, 08:00

Iazko garaileak helmuga zeharkatu zuen unea. / Aiaraldea.eus

Azaroaren 13an egingo dute Urduñako bosgarren mendi lasterketa. Hiru proba mota eskainiko dituzte, zailtasun eta luzeraren araberakoak. Izen-ematea zabalik badago ere, apenas geratzen da dortsalik.

Azaroaren 13an, igandez, jokatuko da Urduñako bosgarren mendi lasterketa. Hiru zirkuitu proposatu ditu Gualdetxuk, Urduñako Mendi Lasterketak eta Euskal Federazioak osatutako antolakuntza taldeak: batetik, 33 kilometrokoa (1.750 metroko desnibelarekin), bestetik errelebokako kategoria, eta azkenik 14 kilometrokoa.

Binakako modalitatean -hots, errelebokakoan- lehen partaideak 17 kilometro osatu beharko ditu, eta bigarrenak 16 (ibilbidea zirkuitu nagusiarena izango da).

"Eskerrak eman nahi dizkiegu gugan konfidantza jarri duten babesle, laguntzaile eta korrikalari guztiei"

"Eskerrak eman nahi dizkiegu gugan konfidantza jarri duten babesle eta laguntzaileei. Eskerrik asko izena eman duzuen korrikalari guztiei, zuek ikusteko irrikan gaude!", adierazi dute antolatzaileek sare sozialetan. 

Irailaren 20an aipatu zutenez, 300 lasterkarik emana zuten izena ordurako jada. Horrenbestez, pentsatzekoa da dortsalak agortuko direla.

Gainera, Euskal Mendizale Federazioaren Koparen parte izango da Urduñako proba.

Hemen ikusi daitezke iazko edizioko argazkiak.

May be an image of Pertsona 1 eta testua

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide