La Posadaren eraikina botatzeari ekin diote

Txabi Alvarado Bañares 2022ko abe. 12a, 18:59

Eraiste lanak nahiko aurreratuak daude dagoeneko. / Carla Gonzalez Bujan

Etxebizitza berriak eraikiko dituzte toki horretan, ia 100 urteko historiaren lekukoa hartuta.

La Posadaren eraikina botatzeari ekin diote gaur Urduñan. Arratsalderako zati lanak nahiko aurreratuak zeuden, eta bihar jarraituko dute obrekin. 

La Posadaren atzean dauden eraikinak ere botatzen ari dira. Modu horretan, libre utziko dute bertatik Zagueras kaleraino dagoen espazioa, etxebizitza berriak eraikitzeko. 

Ia 100 urteko historia

Modu horretan, Urduñak behin betiko esango dio agur hiriko eraikin mitikoetako bati. Bertan zegoen La Posada taberna beteranoa. Jabeek apirilean esan zioten agur establezimenduari. Gogorarazi zutenez, 1923. urtean ireki ziren La Posadaren ateak lehenbiziko aldiz, eta ordutik hona "hirian gertatu diren gertakari guztien lekuko iraunkorra izan da" establezimendua.

"1960ko hamarkadatik aurrera, batez ere, inguruko lantegietara lanera joaten ziren langile askoren etxea izan da La Posada; eztei, bataio eta gainerako jaietako oturuntzak egiteko tokia izan da; bizilagunen topagune izan da… Azken finean, ostalaritzako lokal bat baino askoz gehiago izan da". Hala azaldu zuen Janire Ornesek apirilean Aiaraldea Komunikabidean plazaratutako zutabean. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide