Itziar Biguri Ugarte izango da berriz Urduñako EH Bilduren Mahai Politikoaren hautagaian maiatzeko udal hauteskundeetarako. Egungo alkateak ia lau urte daramatza gobernuburu bezala, eta aurreko legealdian alkateorde moduan aritu zen.
Biguriren “esperientzia eta kudeatzeko gaitasuna” azpimarratu ditu Mahai Politikoak, alkate izan baino lehen zinegotzi gisa aritu zela nabarmenduz.
Hautagaitza bakarra aurkeztu den arren, Urduñako EH Bilduren oinarriek Mahai Politikoaren erabakia berretsi beharko dute. Aurreratu dutenez, otsailaren 2tik 4ra bitartean egingo dute horretarako parte hartze prozesua.
Albiste honekin, argitu egin da zeintzuk izango diren Urduñako aktore politiko nagusian maiatzaren 28ko hauteskundeetan. EAJk iragan azaroan jakinarazi zuen Iker Santociles izango dela bere alkategaia.