Maria Luisa Goikoetxea protestaren ostean, EAJk eraman zuen atzo Senatuko batzarrera urduñarraren aldarrikapena.
Izan ere, Goikoetxeak salatu zuen berak bakarrik duela eskura trena hartzeko bitartekoak, mugikortasun arazoak izanik. Zentzu horretan, urduñarrak azpimarratu zuen erosita sentitzen zela Renferen aldetik, bere egoera berean dauden erabiltzaileek ez baitute aukera hori.
Adierazpen horien harira, Maria Isabel Vaquerizo senatari jeltzaleak atzo galdetu zion PSOEko Garraio Ministroari Euskadiko tren zerbitzuaren irisgarritasunari buruz eta, bereziki, Maria Luisa Goikoetxearen inguruan.
Raquel Jimenez Sanchez ministroak erantzun zuen urduñarraren kasua ezagutzen zuela eta iragarri zuen berari eskaintzen zaion esperientzia pilotua laster zabalduko dela eskatzen duen ororentzat.
Maria Luisa Goikoetxea haserre
Zentzu batean Ministroak urduñarraren aldarrikapenaren zati bat betetzeko konpromisoa adierazi badu ere, Goikoetxea haserre agertu da sare sozialetan, berak exijitzen duena baita tren egokitu bat C-3 linearako, estatu espainiarreko beste leku batzuetan dagoen moduan.