Ekintza sorta prestatu du Urduñako Parekidetasun Batzordeak martxoaren 8ko testuinguruan. Egitaraua egun anitzetan bereizi badute ere, gaur izan dira ekintza nagusiak. Batetik, Loraldi emakume elkarteak bainuetxean egin du ohiko bazkaria eta, bestetik, ipuin kontaketa egon da Alondegian umeentzat.
19:00etan izan da Udalak deitutako elkarretaratzea, Parekidetasun Batzordeak sustatuta. Hala, udaletxe aurrean beharrean, piloiaren bueltan kokatu dira nobedade gisa. Gainera, Urduñarako zapi moreak atera ditu tokiko erakundeak, eta hiritarrek soinean eraman dituzte mobilizazioak iraun bitartean.
Urduñan piloi inguruan egin dute elkarretaratzea, zapi more eta guzti #M8Aiaraldea pic.twitter.com/55h2JuS1bS
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 8, 2023