Atzo goizean Ertzaintzak 47 urteko gizona atxilotu zuen Urduñako Zedelikako auzuneko baselizan zegoen kanpaia lapurtzea egotzita.
Poliziak 07:30ean izan zuen gertatutakoaren berri eta horri lotuta A-625 errepidean gelditu zuten furgoneta bat, Laudion. Barruan aipatutako gizonezkoa, kanpaia bera eta hainbat tresna topatu zituzten.
Ondorioz, gizonezkoa atxilotu, indar bidezko lapurreta leporatu eta epaitegira eraman zuten arratsaldean.
Bide batez, Ertzaintzak jakinarazi du antzeko lapurreta baten inguruan ikertzen ari direla oraindik, zehazki, iaz Erretes Tuteran gertatutakoa.