Urduñako El refugio de los sabios gunean ekimen berria abiatu dute: katuentzako zaintzarako espazioa jarriko dute. Hala jakinarazi dute sare sozialetan: "Katuentzat parke berri bat egiten hasi gara, sortu genuenetik haizeak, euriak eta elurrak kaltetu egin baitute". Hori dela eta, ekimenaren sustatzaileek ez dute gune segurutzat jotzen.
"Beraz, laguntzera etorri nahi duen jende guztiari esan nahi diogu datorren astelehenean ekingo diogula atonketari. Eta, bide batez, Udalari eskerrak eman nahi dizkiogu materiala uzteagatik", azaldu dute. Ildo beretik, gogorarazi dute ekarpena edo laguntza ekonomikoki ere egin daitekeela. Horretarako, Bizum sistema baliatuko dute, eta 648260941 telefono zenbakira helarazi ahalko dira dohaitzak.
Hiru urteko ibilbidea
2020an ireki zituen ateak animalien babeserako espazioak. Rondina industriaguneko futbol zelai zaharrean kokatua dago eta auzolanean kudeatzen dute hiriko biztanleek. Hala, bigarren aukera edo babesa behar duten animaliiak zaintzen dituzte boluntarioen artean.
Horrez gain, ekimen gehiago ere egin izan dituzte: 2021ean, adibidez, azoka antolatu zuten mota honetako proiektuak ezagutarazteko Foru plazan.