Espainiako Loteria Nazionaleko osteguneko zozketaren lehen sariaren hainbat dezimo saldu zituen Urduñako 1. Loteriako Administrazio establezimenduak pasa den astean.
Lokaleko arduradunak azaldu du ezin duela zehaztu zenbat banatu zituen, baina Espainiako Estatuko sari horren txartel dezimo gehienak Bizkaiko hirian erosi zituzten. Dezimoak 3 euro balio zuen eta saria 30.000 eurokoa da.
Urduñako Foru plazan kokatuta dagoen salmenta tokiak bi sari gehiago saldu ditu azkenaldian. Alde batetik, otsailean 30.200 eurorekin saritutako txartelak saldu zituen, Primitiva jokoan, bost zenbaki eta zenbaki osagarri irabazleekin, hain zuzen.
Gainera, azaroan 80.000 euro baino gehiagoko Bonolotoko dezimo irabazlea banatu zen bertan.