El bus de la vida pelikularen antzezle multzo eta musikari buruzko informazio gehiago zabaldu dute bere ekoizleek. Izan ere, duela astebete baino gehiago hasi zen grabaketa, baina ez zegoen argi nor ari zen parte hartzen.
Dani Rovirarekin batera, Susana Abaitua da protagonista eta Elena Irureta, Antonio Durán “Morris”, Nagore Aramburu, Andrés Gertrúdix eta Roberto Álamo ere agertuko dira.
Manuela Vellések abesti originalak sortuko baditu ere, ez dira faltako Los Chikos del Maiz, Chill Mafia, Fito y los Fitipaldis, Kase O eta Rigoberta Bandini artistenak ere.
Edu Sola izan da gidoiaren egilea Ibon Cormenzanarekin batera.