Urduñako Herri Eskolako jolastokia birnaturalizatu dute bi urteko prozesuaren ostean. Giltzarri Arkitektura estudioak eta El Globus Vermell proiektuak garatu dute egitasmoa, Urduñako Udalarekin eta eskolako eragile guztiekin elkarlanean. Espazio bizia da gaur jendaurrean aurkeztu dutena. Izan ere, askotariko erabilerak izango ditu jolastoki berriak, eta eskolako pedagogiaren ardatz nagusietako bat bilakatuko da.
Gaur aurkeztu dute espazioa. Eskolako ikasleak arduratu dira bertaratu diren familiei txoko bakoitzaren nondik norakoak azaltzeaz.