Iñigo Uria hirugarren Urduña Hiria Junior Klasikaren 51. edizioan

Erredakzioa 2023ko mai. 1a, 16:58

Urduña Hiria Junior Klasikaren 51. edizioa lehiatu da gaur. 119 txirrindulari batu dira probara, eta 10:00etan abiatu dute norgehiagoka. 94,7 kilometroko ibilbidea egin dute orotara, eta Artomaña, Delika edota Aloriatik igaro dira, besteak beste, ondoren Foru plazara itzultzeko. 

Bathco taldeko Diego Gutierrez Ibañez gailendu da lasterketan. Hirugarren postuan, aldiz, Iñigo Uria kirolari aiararra geratu da. Aiaraldeko txirrindularia Gutierrez baino 28 segundu beranduago igaro du meta. 

Txirrindulariak.com atariak lasterketaren bideo-laburpena osatu du:

Argazkiak: Antonio Muñoz

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide