ARGAZKIAK

"Inoizko Otxomaiorik onenak izango direlakoan", piztu da festa Urduñan

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko mai. 5a, 22:32

Gaur arratsaldean eman diete hasiera Otxomaio jaiei Urduñan, eta bi asteburuz festa giroa izango da nagusi hiriko kaleetan. Eskola Publikoko lehenengo guraso elkarteko ordezkariek eta Loraldia Elkarteko kideek izan dute jaiak pizteko ardura.

Emozioz beterik hasi dituzte aurtengo Otxomaio jaiak Urduñako herritarrek. Gaur arratsaldean piztu dute lehenengo suziria Loraldia Elkarteko kideek. Aurretik, Eskola Publikoko lehenengo guraso elkarteko ordezkariek irakurri dute jaietako pregoia, "inoizko otxomaiorik onenak" opa eginez urduñarrei.

Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide