Jendez lepo zegoen atzo arratsaldean Urduñako Jai-Alai pilotalekua, pilota elkarteak antolaturiko partidez gozatzera joan zen jendea. Tokiko pilotarien erakustaldiak ireki zuen jaialdia, eta hori izan zen ikusmira handien sortu zuen norgehiagoka. Partidak aurrez aurre jarri zituen Gorostizaga-Ripa eta Karra-Odei bikoteak. Ikusleen berotasunak eta pilotarien urduritasunak markatu zuten partida. Emaitza 22-8 izan zen Riparen eta Gorostizagaren alde.
Elite mailako emakumezkoen partidak jarri zion goi-mailako puntua arratsaldeari. Norgehiagoka estua izan zen Arrizabalaga-Oses eta Aldai-Gaminde bikoteen artean. Azkenik, Retegi Bi eta Merino II Arteaga II eta Garmendiaren aurka aritu ziren.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte