Txango sorta antolatu du Aiaraldeko Gure Esku Dagok azken hilabeteetan eskualdean barrena. Igande honetan Larruazabalgo “bide eta zubietan” barrena aritu dira, Urduñako Mendi Taldearekin elkarlanean.
Ekainaren 25ean emango diote amaiera dinamikari. Oletako zelaian batzeko deia luzatu diete eskualdeko biztanle guztiei egun horretarako, “integraziorako, baieztapen kolektiborako eta jai zein alaitasunerako” egitaraua antolatuko baitute bertan.
Oletako zelaiak bihurtu dira erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduaren Aiaraldeko gune sinboliko nagusia. Bertan egin zuten agerraldi nagusia 2018an, eskualdeko hainbat udalerritan eginiko herri galdeketen atarian:
Orduz geroztik, urtero saiatu dira ibilaldia errepikatzen.
Argazkiak: Aiaraldeko Gure Esku Dago